Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gurutzeaga frontoiko ezker hormaren atzealdea txukuntzen hasi dira aste honetan. Izan ere, parke aldetik begiratuta ikusten den harrizko horma nahiko egoera txarrean zegoen.
Solte zeuden harriak ondo jarri, denboraren poderioz horman sortu diren landareak eta masa zaharra kendu eta aurrez frontoiari egin zaizkion esku hartze desegokiak konpontzea da helburua. Lanek hiru edo lau aste inguru iraungo dute eta 15.000 euroko aurrekontua bideratu da lan horietara.