Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aste honetan marra urdinez margotu dute Gurutzeaga kaleko autobus geltokiko aparkalekua. Geltokia errepide nagusira aldatu zenetik aparkaleku finko gisa erabili da. Hemendik aurrera ordea, autoa Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan aparkatzean egin beharreko prozedura bera jarraitu beharko da.
Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 bitartean egoten da martxan TAO sistema. Larunbatetan berriz 9:00-13:00 bitartean. Igandeetan ez da TAOrik izaten. Behin TAO papera jarrita 90 minutuz autoa aparkatuta izatea doanekoa da.