Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udala Gurutzeaga kalean obrak egiten hasiko da datorren astelehenean. Gurutzeaga pilotalekuaren aurreko errepidea eta espaloiak berdinduko dira. Zestoako Udala eta Zestoan Merkatari Elkartearen arteko elkarlanaren ondoriozko proiektua izango da. Lanen helburua, oinezkoei lehentasuna eman eta gune hori biziberritzea da.
Lanek kale horretako trafikoa baldintzatuko dute: Zumaia eta Azpeiti aldera bertatik atera ahal izango da baina Zumaia aldetik datozenek Enekosauztegi kaleko aldapatik (Txanpinoia eta Mediku Etxearen ondoan dagoena) sartu beharko dute herrigunera.