Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande honetan ospatuko da VI. Gurutzeaga saria. Arratsaldeko 16:30ean emango zaio hasiera Gipuzkoako kadete (14-15 urte) mailako Gurutzeaga txirrindulari sariari. Plazatik aterako dira txirrindulariak eta arratsaldeko 18:00ak aldera iritsiko dira Gurutzeaga frontoi parean jarriko den helmugara. Viveros San Anton taldeko bi arruarrek hartuko dute parteĀ Aritz Eizagirre eta Heiko Mateosek eta Atracciones Sanz – Aitzaki taldeko Xabier Telleria herritarrak ere bai. Ibilbidea 45 kilometro ingurukoa izango da.