Albisteak

Gurutzeagako komun publikoa konpondu dute

Joan den abendua erdialdean jarri zuten martxan Gurutzeagako komun publikoa. Urtarrila hasieran txikizioak egin zituzten han eta Zestoako udalak irmoki salatu zuen gertatutakoa. Erakundeak jakinarazi du dagoeneko konponduta daudela kalteak. Izan ere, atzo egin zituen beharrezko konponketa lanak Lorke enpresak eta lanen kontua 1.052,58 €-takoa izan dela jakinarazi du udalak.

Bestalde, udalak garbi adierazi du, pertsonaren bat identifikatzen badu berriz ere komunari txikizioak egiten, “dagokion prozedura zigortzailea berehala” jarriko dutela martxan eta tartean, “ardura ekonomikoak” eskatuko dituztela. “Herriko kalean komun publikoa izatea lehentasunezko zerbitzu bat da eta guztiona den ondare publikoaren aurkako erasoak benetan onartezinak dira” adierazi du erakundeak.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide