[GUTUNA] 3Z elkartekoen izenean, jaso gure eskerrik beroenak

3Z Elkartearen izenean esker ona adierazi nahi dizuegu egun gogor eta sakon hauetan zaharren eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaz arduratzen ari zareten langile guztiei.
Etxez-etxeko langileok, “interna” zaudetenok eta familiartekook jaso ezazue gure partetik animorik eta elkartasunik handiena!
Era berean, eta, bereziki, San Juan Fundazioko eta Gisasola Egoitzako langile zaretenoi: zuekin gaude! Presio ikaragarria daukazue, protokolo zurrunekin ari zarete lanean, bertako zaharrak bisitarik gabe edukitzeak dakarrena.. . Ez dugu zalantzarik, bikain ari zarete lanean!
Ziur gaude gaindituko duzuela egoera hau!

Zestoa, 2020ko martxoaren 27a
3Z Zahartzaroa Zainduz Zestoan Elkartea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide