Albisteak

[GUTUNA] 3Zko kideen gutuna, Nazioarteko Pertsona Nagusien egunean

Nazioarteko Pertsona Nagusien eguna da gaur, osteguna, eta 3Zko kideek ondorengo gutuna kaleratu dute:

“3Z Elkarteak (Zahartzaroa Zainduz Zestoan) egun honek eskaintzen duen aukerarekin zestoar nagusi guztiei itxaropen eta solidaritate mezu bat luza nahi die. Gairai gogorra bizitzen ari gara. Beldurra, isolamendua, tristura, eta jarduera kolektibo eza. Badirudi egoera luzatu egingo dela baina gogorrena agian pasa da.
Gure taldeak bere proiektuak makaldu egin behar izan ditu, baina gogotsu jarraitzen dugu, nahiz eta bidean gure taldeko Pello joan egin zaigun.

Hiru lan ildo garatzen ari gara:
NAGUSIEN ESKUBIDEAN DEFENDATU. Datorren astelehenean Gurutzean berriro kontzentrazioetan parte hartuko dugu, eta eskualdeko mobilizazioetan ere bai. Pentsioak, osasungintza publikoa eta zaintza eskubideak defendatuz.

DENBORA PASAKO JARDUERAK. Jubilatu Etxea berriro irekitzen denean, esku-lanak, koru bat, eta antzeko jarduerak martxan jarri nahi ditugu.

HERRIKO ZAINTZA KOMUNITARIOA. Proiektu bat lantzen hasteko ahaleginetan urratsak ematen ari gara gaiaren inguruan zeresana duten talde guztiei irekita egon beharko duena.

Espero dugu herritan jubilatuen erantzun baikorra izatea. Joango gara berri ematen.”

3Z taldea

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide