Albisteak

[GUTUNA] Zestoa eremu gorritik atera osteko alkatetza oharra

ALKATETZA OHARRA
Gaurko egunez osasun agintaritzak atera duen txosten epidemiologikoaren arabera,
Zestoa kokatua dagoen osasun eremuko (Zestoa – Zumaia – Getaria) intzidentzia tasa
metatua 500etik beherakoa denez, Zestoa eremu gorritik laranjara pasa da.
Ondorioz, bihartik aurrera ostalaritza jarduera irekitzea baimenduta dago. Era berean,
murrizketa orokorrak indarrean badaude ere, eskola kiroleko entrenamenduak eta
talde kirola, aipatu murrizketen baitan, bihartik aurrera egin ahal izango dira.
Bestalde, bihartik aurrera kiroldegiko bazkideek edukiera mugak errespetatuta, ez
dute hitzordurik eskatu beharrik izango eta gainontzeko eraikin publikoetan
murrizketa orokorreko neurriak sartuko dira indarrean.
Dena dela, Zestoako intzidentzia tasa metatuaren bilakaera beheranzkoa bada ere,
zenbaki oso altutan jarraitzen dugu eta eremukoa ere 500etik oso gertu dagoenez,
herriko eremu guztietan neurriak zorrotz betetzea ezinbestekoa izango da. Horrela
ezean, ostalaritza berriro isteko arriskuan legoke eta une honetan gehien sufritzen ari
den sektoreetariko bat izanik, benetako elkartasuna eta sostengua adierazteko erarik
onena guztiok segurtasun neurri guztiak zorrotz betetzea da.
Zestoan, 2021eko otsailaren 4an
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako alkatea



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide