[GUTUNA] Zestoako topaketaren inguruko hausnarketa bat

Bizitza plataformako kideek ondorengo gutuna bidali dute Danbolinera:

“Plazaz Plaza. Eman hitza herriari

Zestoako topaketaren inguruko hausnarketa bat

Behar batek sortutako egitasmo honek, agerian ez dauden iritziak, eta agertarazten utzi nahi ez diren iritziak plazaratu nahi ditu. Bide guztiak jorratuz, hain beharrezko zaizkigun informazio iturri guztiak plazaratu nahi dira.

Horretarako giza eskubideetan eta abian dauden legeetan oinarritzen gera, beti ere zuzentasunez eta era baketsuan.

Zestoako agerraldiari dagokionez, beharrezko zaizkigun tramiteak Ertzaintzan eginak ditugu. Izan ere, adierazpen eta bilkura eskubideak oinarrizko eskubideak izanik, ez dute aparteko baimenik behar, ertzaintzari notifikatzea besterik.

Xede hauekin, udalek ere bat egitea nahiko genuke, herritarrongandik hurbilen sentitzen ditugun erakundeak direlako. Gure aldetiko gonbitea hor dago beti, edozein erakunde zein herritarren kasuan bezala. Benetan eskertu izan ditugu udalekin izandako harremanerako aukera guztiak, kasu honetan Zestoako alkate jaunarekin gertatu izan den moduan. Geure eskubideak erabili eta aldarrikatuko ditugu, beti ere inoren ez ezeren aurka egin gabe.

Zestoar guztientzat, egun eder eta ekintza lagungarri bat izatea espero dugu. Hori da gure asmo bakarra.

Jaso agur bero bat eta eskerrik asko.
Plazan ikusiko gara”.

Bizitza plataforma




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide