Albisteak
Guztira 621 korrikalari izango dira bihar Kobaz Koba Trail mendi lasterketan
— 2022-02-12Dena prest dago VI. Kobaz Koba Trail lasterketarako. Iragarpenek diotenaren arabera, ez du euririk egingo goiz eguerdi partean, baina lokatzik ez da faltako ibilbidean zehar.
Lehen gizakiaren bideetan barrena, Kobaz Koba Traileko Artzei (15km) eta Zaldei (25km) ibilbideetan 320 eta 301 partaide daude izena emanda, hurrenez hurren. Gehienak gipuzkoarrak, bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak dira, baina, badago Iparraldetik, Errioxatik, Bartzelonatik edota Salamancatik datorrenik ere.
Antolakuntzak korrikalarientzat azken oharrak jakinarazi ditu
Aurtengo edizioan egungo egoerari egokitutako moldaketa batzuk txertatu dira eta maskararen erabilera beharrezkoa izango da irteerako neutralizatuko kilometro inguruan eta baita helmugan ere. Jende pilaketak ekidite aldera, lasterketaren amaieran indarrak hartzeko hamaiketakoa, kiroldegiko aterpean izango da eta sariak ere bertan banatuko dira.
Irteera eta amaiera, plazan izango dira; 9:00tan Zaldei bidea egin behar dutenena (25km) eta 9:45ean Artzei bidekoa (15km). Oraindik dortsala txiparekin eta poltsak jasotzeko dauden korrikalariek, bihar egin beharko dute kiroldegiko aterpean 7:45 – 8:45 bitartean Zaldei bidea egin behar dutenek eta 8:45 – 9:30 bitartean Artzei bideko korrikalariek.
Azkenik, korrikalari eta bertaratuko diren guztiei eskatu die antolakuntzak, jarritako arauak errespetatzeko, lursai publiko eta pribatuak zaintzeko eta garbitasuna zaintzeko.
Egin zaitez bazkide