Albisteak

Hainbat talde zestoarren kontzertuak izan dira asteburuan

Rural Zombies, Rodeo eta Polybius tarde zestoarrek kontzertuak eskaini zituzten pasa den larunbatean. Lehena Madrilgo Costello Club areto ezagunean aritu zen 120 entzuleren aurrean.
Gustura agertu dira taldekideak, sarrera guztiak agortu ondoren. Diska berriko hainbat kanta eskaini zituzten eta jendeak gustura hartu zituela nabarmentzen dute. “Kontzertuaren amaieran gure betiko kantak jo genituen eta bertaratu zirenak etengabe saltoka eta kantuan aritu ziren ” adierazi du Marcos Pérez taldeko baxu-joletzaileak.

Rodeo eta Polybius taldeak Sopelako Plaza Beltza kulturgunean izan ziren. Bi taldeek bertan sortutako giro ona azpimarratu dute. Rodeoko kideek azken  diskako kantak jotzeaz gain hainbat bertsio berezi eta abesti berri bat aurkeztu zituzten.  Polybius taldearen bigarren kontzertua izan zen larunbatekoa eta abenduaren 23an Zestoako Gaztetxean arituko dira.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide