Positibo kopuruek gorantz jarraitzen dute herrian. Izan ere, azken hiru egunetan, hamaika positibo atzeman ditu Osasun Sailak. Positiboekin batera, hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa ere igo egin da, 462,25ra -astelehenean 333,85 kasukoa zen-.
Eskualdean ere egoerak okertzen jarraitzen du. Hauek izan dira azken hiru egunetan eskualdeko herrietan atzemandako kasuak: 95 Azpeitian, 63 Zarautzen, 27 Azkoitian, 21 Zumaian, 9 Getarian, 12 Orion, 4 Aizarnazabalen, 5 Aian eta bi Errezilen.