Hamaika talde igo ziren atzo Gaztetxeko oholtzara
Danbolin— 2022-04-09Giro bikaina izan zen atzo Gaztetxeko Bertsio Gauean. Guztira 11 talde igo ziren oholtzara. Bertsio gauarekin urtemuga hasi besterik ez da egin. Gogoratu igandean, “Gaztetxeko urteak oroituz” izenburupean argazki erakusketa egingo dutela eta ondoren, luntx-tertulia izango dela. Hilaren 15ean umeen eguna izango da eta eskulan tailerra eta Iago magoaren ikuskizuna izango dira. 16an Erresistentzia Kutxa Nazionalaren aldeko jaialdia ospatuko dute eta egun osokoan ekintzak izango dira eta 23an izango da urtemugako egun handia: manifestazioa, triki-poteoa eta bazkariaz gain Raimundo el Canasteroren kontzertua izango da arkupetan. Arratsaldean, berriz, txarangak kalejira egingo du plazatik gaztetxera eta eguna amaitzeko, Display, Bake Faltsua eta Rodeo taldeen kontzertuak izango dira, baita DJ HGSren emanaldia ere.