Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean elkarretaratzea deitu zuen atzo arratsalderako Bargaztak talde feministak. Herriko kaleetan barrena manifestazioa egin zuten Isiltasunean gure argia zarete lemapean. Kiroldegiko aterpean amaitu zuten ibilbidea eta bertan testu bana irakurri zuten 3Z-ko eta Bargaztakeko kideek. Amaieran, kandelak piztu zituzten eraildako emakumeen oroimenez.
(Ekitaldiaren zuzeneko bideoa ikusgai Danbolineko Facebook-eko atarian)