Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udalbiltzaren Geuretik sortuak proiektuaren barruan sortutako Harriminak antzezlana eskainiko dute datorren igandean, hilak 6, arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxean. Amancay Gaztañagak zuzendu eta Berritza elkarteak ekoitzitako antzezlana da, eta Josune Gorostegui eta Dominika Recalta aktoreak dira antzezleak.
Azaroaren 10ean, berriz, Trapu Zikinak obra ikusteko aukera izango da, 19:00etan hasita. Lore More da obraren zuzendaria eta testu egilea eta Lucia Ezkerra ekoizlea. Aktoreak Lara Villanueva, Maialen Diaz eta Mikele Urroz dira.