Albisteak

Hasi da festa

Zestoako XII. Gazteen Pilota Txapelketako finalarekin hasi dugu eguna herrian. 12:00etan, gazte argazkia atera dute Laranjadin, eta txosnagunea zabaldu dute herriko txarangaren musikak alaituta. Txaranga eguerdian zehar ibiliko da herriguneko kaleak alaitzen.

14:00etan “Garaia da! Antton etxera” herri bazkaria egingo da plazan, eta arratsaldean, XXXV. Ondarbasoko igoera jokatuko da.

Hemen egun osoko egitaraua:

IRAILAK 3, LARUNBATA. GAZTE EGUNA

14:00. “Garaia da! Antton etxera” herri bazkaria plazan. Txartelak salgai ohiko lekuetan.

18:00. XXXV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.

20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

20:30. Zestoako batukada.

22:00. Etxekalte, Rodeo, Vulk eta Dj Elba Laranjadi plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide