Hasi da immigrazioarekin lotutako formakuntza zikloa
— 2023-02-08Atzo arratsaldean hasi zen immigrazioarekin lotutako zurrumurruen aurkako formakuntza zikloa. Euskara Foroak antolatu du egitasmoa, Zestoako Udalaren, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Xabier Aierdi Begirune Fundazioko zuzendariak eskaini zuen lehen zaioa, eta migrazio prozesuak eta migrazioaren aurreko zurrumurruak eta jarrerak izan zituen hizpide. Hogei lagun inguru bildu ziren Alonderoko aretoan.
Hurrengo saioa otsailaren 14an izango da. Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak ‘Kulturartekotasuna. Erronkak, bideak, aukerak…’ hitzaldia eskainiko du. Formakuntza zikloarekin amaitzeko, Asier Gallastegi Korapilatzen aholkularitza elkarteko zuzendariak ‘Zurrumurruak desegiten, pertsonekin konektatzen’ saioa emango du hilaren 21ean. Bi saioak arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango dira.
Entzun Xabier Aierdiren hitzaldia osorik: