Albisteak

Hasi dira Narrondoko san kristobalak

Ostiralean suziriak bota zituzten jaiei hasiera emateko eta ondoren desafioa ere izan zen “Oikiako Peio” astoarekin eta Itziarko “Jun o lehertu” giza proba taldearen artean.

Egunakri bukaera ederra emateko Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maiarekin bertso afaria ere izan zen. Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik.

Festak hasi besterik ez dira egin ordea. Hauxe datorren arteko egitaraua:

Uztailak 10, asteartea

10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea. 11:00 Herri meza ondoren hamaiketakoa karpa azpian. 19:00 Sagardo dastaketa, zikiro pintxoekin Son LT taldeak alaiturik. 21:30 “Jon Txikiren Monologo emanaldia.

Uztaila 12, osteguna

21:30. Mus eta eskoba txapelketa. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa 12 euro bikoteko. 22:00 Mus txapelketa. Sariak: Aurrenekoak 2 txu, 2 ardo botila eta 50 euro bikoteko eta 2.arentzat xanpain eta ardo botila.

Uztaila 13, ostirala

17:00. Txokolatada

17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti 18:30 Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa. 21:00 Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, ‘Hemengattun’ erromeri taldea.

Uztaila 14, larunbata

11:30. Dantza tailerra Astindu taldearen eskutik.

13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren Paella jana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide