Hasi dituzte “Irikaitz denbora lerroa” guneko lanak
Danbolin— 2024-06-20Udalak garai bateko Zubiaurre futbol zelaian egingo duen “Irikaitz denbora lerroa” aisialdi gune berria aurrera eramateko lanei hasiera eman zitzaien atzo. Zestoako ondarean barrena bidaia egiteko aukera eskaintzen duen bi ibilbideko aisialdirako instalakuntza izan nahi du, non bizikleta, monopatin edo mikropatinak erabilita Zestoako hainbat gune arkeologikoetatik ibilbidea egin ahal izango den. Horrez gain, instalakuntzaren kanpo aldetik oinezkoentzat ere ibilbidea prestatuko da.
