Hasi gara ‘Eraldatu(ko) gaituzten’ abestiak jasotzen

Garena eta izan nahi duguna adierazten duten euskarazko kanten bila ari gara. Herriko tabernetan jarri ditugun zerrendak abestiz betetzen ari dira. Herritar batek Kortatu taldearen Sarri sarri abestia proposatu du, “askatasuna” transmititzen duelako.

Hemen parte hartzeko argibideak:

1. Gustuko musika aukeratu
Musika entzutea gustuko baduzu edota beti modako abestiak entzuten ibiltzen bazara erronka bat dugu zuretzat: aukeratu batzuk eta

2. Aztertu
Erritmoa bigarren plano batean utzi eta letra arretaz aztertu. Zer mezu eta balio transmititzen ditu?

3. Balio positiboak dituztenak bereizi
Berdintasuna, inklusioa, maitasuna, askatasuna, elkartasuna, justizia, abegikortasuna, etorkizuna… aldarrikatzen duen bat aukeratu

4. Mundua eraldatu
Mundua eralda dezakegu ekintza solidarioen bidez: pertsonak diskriminatzen ez dituztenak, menpean hartzen ez dituztenak edo zaurgarri bihurtu edo aske bihurtzen dituztenak.
Mezu positiboak dituzten abestiak partekatzen baditugu, herri hobe eta bidezkoago bat eraikitzen lagunduko dugu.

5. Jantzi balioen aurikularrak
Ekintza txikiak dira mundua eraldatzen dutenak.

Sarri sarri abestia:







Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide