Albisteak

Hasiera jendetsua eman zitzaion atzo Arkeologia Asteari

Jendetza bildu zen atzo Arkeologia Astearen baitan Joseba Riosek Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko arkeologoak emandako hitzaldira. Amaieran mahaira gerturatu eta jendeak bertatik bertara ikusi ahal izan zituen Amandako kobetan aurkitutako aztarnak.

Azaroaren 17an, ostegunean, izango da bigarren hitzaldia. ā€œErrinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran? Zestoako Baio eta Amabiturrietako aztarnategiakā€ hitzaldia eskainiko du Asier Gomez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak. Gomez da proiektuaren zuzendaria, eta zientzialari taldea bildu du Baioko eta Amabiturrietako aztarnategiak ikertzeko. Antxieta arkeologia taldekoek, 1990ean eta 1998-1999 bitartean, zundaketa bat egin zuten Baion, eta orain ikerketa sakonagoa egitea da helburua.

Astearekin amaitzeko, igandean, Antxieta Arkeologoa Taldearen eskutik, Zestoa eta inguruko bailarako historiaurreari buruzko erakusketa izango da ikusgai Arkupetan. Hitzordua goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00etara bitartean izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide