Albisteak

Haur eta guraso ugari atzo Santa Engrazian

Atzo, igandea,  mendi irteera antolatu zuten  Santa Engraziara Agiro Mendi Klubak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Guraso eta haurrei zuzendutako irteera izan zen. Bai azpeitiarrak eta bai zestoarrak, 9:30ean irten ziren Gurutzetik, Galtzada eta gero Ipintzatik pasatzen den bidetik egin zuten ibilbidea. Zestoatik 40 bat lagun joan ziren eta Azpeititik 60 inguru. Santa Engrazian, haurrentzako jolasak egin zituzten. Salda beroa hartu eta nahikoa jolastuta, Aizarna aldera abiatu ziren bide zaharretik. Azpeitiarrak Aizarnan geratu ziren bazkaltzen, paella zuten prestatuta. Zestoarrak, berriz, batzuk goian geratu ziren, beste batzuk etxera eta taldetxoren batek Aizarnan bazkaldu zuen.

Lagun Onakek aspalditik antolatzen du egun hau. Ikusita, Zestoatik irteten zirela, orain dela 5 bat urte Agirok elkartu beharra zegoela pentsatu zuen. Bi herrietako haurrek eta gurasoek harremanak estutu eta gaztetxoenei mendizaletasuna bultzatzeko aukera bikaina.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide