Albisteak

Haur eta gurasoentzako musika tailerra izango da Arroabean

Sakulupe Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak antolatuta, haur eta gurasoentzako musika tailerra izango da datorren larunbatean, maiatzak 7 Arroabean. Eskola zaharrean izango da hitzordua goizeko 11.00etatik eguerdiko 12:30era bitartean.

Parte hartzeko aurrez izena eman behar da Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).  Jon Bracamontek gidatuko du saioa, eta HH-ko haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako egongo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide