Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azken urteotan egin izan den modura, larunbat honetan, eguerdiko 12:30ean, ongi etorria egingo zaie pleno aretoan “Oporrak Bakean” programaren baitan uda Euskal Herrian pasatzera etorri diren haur sahararrei. Guztira 20 haur batuko zaizkie Zestoako etxeetan dauden bi haurrei. Zestoako Wadna elkarteak Zumaiako Darahlirekin elkarlanean antolatzen duen ekintza izango da. Ostiralean Larrabetzuko aterpetxetik Zumaiara joango dira haurrak. Han etxe partikularretan egingo dute lo eta larunbatean Zestoara etorriko dira. Ongi etorri ekimenaren ondoren Batzokian bazkalduko dute eta jarraian Arroagora joan dira apar festara.