Albisteak

Haurrei zuzendutako I.Ipuin Lehiaketa egingo dute Arroabean

Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak Arroa Beheko I. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Ipuinen gaia librea izango da eta lanek originalak, euskaraz idatziak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saririk jaso ez dutenak izan beharko dute. Lehiaketa adinez bereizitako hiru multzotan banatuko da: LH 1 eta 2, 3 eta 4 eta azkenik, 5 eta 6. Epaimahaiak maila bakoitzeko lan bat sarituko du.

Ipuinak ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira, “12” tamainako” “Arial” letra motan eta DIN A-4 neurriko orrietan. Idazlana gutun-azal batean aurkeztu beharko da, egilearen izen-abizenekin batera. Parte hartzen dutenek, kartazalaren kanpoaldean adierazi beharko dute ipuinaren izenburua eta ze mailatan parte hartzen duten. Lanak martxoaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira, auzoko eskolan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide