Albisteak
Haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu du Udalak
— 2024-02-13Zestoako Udalak, aurtengoan ere, haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu du. Helburu nagusia bertako ospakizunetan herritarren sormena eta parte-hartze aktiboa sustatzea da.
Lehiaketa Zestoan bizi den 18 urtetik gorako edonori irekita dago, eta desfilea osatuko duten karrozen ideia fresko eta berritzaileak bultzatzea du helburu. Parte-hartzaileek euren proiektuak aurkezteko aukera izango dute bihartik martxoaren 5era bitartean Zestoako Udalean.
Lehiakideak gai aske baina integratzaile bat islatzen duten proposamen originalak garatzera animatzen dira. Diskriminazioa sustatzen duten edo edozein pertsona edo talderekiko iraingarriak diren ideiak, lehiaketatik kanpo utziko direla nabarmentzea garrantzitsua da.
Lehiaketaren irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, karroza eraikitzeko gastuak barne sartu beharko ditu. Karroza haurren danborrada bezperarako prest egon beharko da, maiatzaren 2rako alegia. Gainera, irabazleari eskatuko zaio, karrozak desfilean parte hartzearekin lotutako xehetasunak koordinatzea. Hala nola parte hartzaileen bilaketa eta ekitaldiaren segurtasunaz arduratzea.
Egin beharreko zehatzak eta lehiaketaren oinarriak esteka honetan argitaratu ditu Zestoako Udalak.
Egin zaitez bazkide