Albisteak
Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatuak asanblada irekia deitu du larunbaterako
— 2024-02-13Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatutik asanblada irekiak deitu du larunbaterako, otsailak 17an izango da 11:00etan Alondero aretoan.
Etxebizitza Sindikatuaren jardunaren berri izateaz gain, etxebizitzaren arloan ezarri diren azken murrizketak izango dira hizpide. Zehatzago esanda, DBE eta EPE laguntzetan egin diren azken aldaketak azalduko dituzte eta murrizketa sozial hauek betetzen duten funtzioaren inguruan eztabaidatuko dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide