Albisteak

Haurren festa batzordea

Gaur osteguna, Zestoako haurrek festa batzordea egin dute. Paretetan kartelak zituzten, haurreko batzordean atera ziren proposamenen irudiekin eta prezioekin. Festetako aurrekontuan, zuzenean haurrei lotutako ekintzetarako, 2500€ daude. Beraz, haurrek, prezio hori kontutan hartuta beraien ekintza gustukoenak aukeratu dituzte, haur bakoitzak bost.

Orain, Herri Hezitzaileko lan taldeko kideek, ekintzarik bozkatuenak eta aurrekontura moldatzen direnak aukeratuko dituzte festetarako. Batzar hauen bitartez, haurrei hitza eman nahi izan zaie. Horrez gain, denen gustuak eta ekintzen prezioak kontuan hartu behar izan dituzte haurrek beraien eguna antolatzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide