Albisteak

Haurren inauteri festa ospatuko da ostiralean

Ostiral honetan haurren inauteri festa izango dugu herrian Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da mozorro-festa inauteriei ongi etorria emateko. Udaletxeko arkupetan UK03 txarangak giroa alaituko du eta horrekin batera, Guraso elkarteko kideek palomitak banatuko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide