Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herri Krosaren baitan, goiza haurren lasterketekin hasi da. Eskolarretako haur txikienek ireki dute eguna, gurasoek lagunduta egindako ibilbidearekin, eta parte hartu duten guztiek domina jaso dute helmugan.
Ondoren jokatu dira Benjamin, Alebin eta Infantil kategorietako probak, eta gaztetxoek gogoz bete dituzte herriko kaleak. Inguruetako herrietatik ere haur ugari gerturatu da, eta giro polita sortu da familien animoekin.


































































































