Albisteak

Haurren sexualitatea eta autoestimuaren inguruko hitzaldia ostegunean Gaztelekuan

“Harremonak” egitasmoaren baitan, haurren sexualitatea eta autoestimua hitzaldi-tailerren saioa izango da ostegunen, hilak 19, Gaztelekuan. Arratsaldeko 18:30ean hasita, sexualitatea eta nerabezaroa izango dute hizpide Nerea Sancho sexologoak gidatuko duen saioan. Gurasoek dituzten zalantza eta kezkak argitzeari ere jarriko diote arreta.

Hiru urte  dira Zestoako Udalak Harremonak hezkidetza egitasmoa martxan jarri zuela Arremanitz Kooperatibaren eskutik. Egitasmo honekin, tratu ona, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatu nahi dira. Indarkeriari, eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari, modu eraginkorrean aurre egin nahi diote egitasmo honen bitartez.

Hurrengo saioa, hilaren 26an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Gaztelekuan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide