Albisteak

Haurrentzako antzerki tailerrean izena emateko epea zabaldu dute

Eromen taldeak antolatutako haurren antzerki tailerrean izena emateko epea zabaldu dute. 4 eta 15 urte bitarteko haur zein gaztetxoei zuzendutako ikastaroa izango da. Bertan, antzerki jolasak eta gorputz espresioa landuko dituzte. Astean behineko saioak izango dira eta ordu beteko iraupena izango dute. Mikel Ibarguren aktorea arduratuko da tailerra gidatzeaz. Informazio gehiagorako deitu 670453456 telefono zenbakira.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide