Albisteak

Haurrentzako bertso antzerkia izango da gaur arratsaldean Arroabean

‘Urpekariak’ haurrentzako bertso antzerki emanaldia eskainiko dute gaur, arratsaldeko 17:00etan, Arroabean. Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariek idatzi dute antzezlaneko gidoia, eta Lierni Hernandezek eta Eneko Arratek egingo dituzte aktore lanak.

Sinopsia:

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide