Albisteak

Haurrentzako futbol eskolak antolatu dituzte datorren ikasturterako

Datorren ikasturterako haurrentzako futbol eskolak antolatzen ari da guraso talde bat. Alebinek (2011-2012 urtean jaiotakoek) eta benjaminek (2013-2014 urtean jaiotakoek) hartu ahal izango dute parte. Saioak asteazkenero egingo dituzte, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean, Iraetako futbol zelaian.Ume bakoitzak 120 euroko kuota ordaindu beharko du parte hartzeko. Antolatzaileek jakinarazi dute ekipamendua aparte ordaindu beharko dela baina aurtengoak balioko duela. Hala behar izanez gero, kuota ordaintzeko erraztasunak emango dituztela ere azaldu dute.

Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute eskoletan parte hartzeko umeak eskola kirolean izena emanda egotea ezinbestekoa izango dela, diputazioak hala eskatzen duelako. Izen ematea abuztuan egingo dute, baina parte hartzeko asmoa dutenek aurrez jakinaraztea eskatu duteĀ  antolaketa errazteko. Horretarako 646 41 64 84 edo 615 75 13 72 zenbakietara mezu bat bidali beharko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide