Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Liburuaren egunak direla eta, “Nola aukeratu liburua irakurzaletasuna sustatuz” ikastaroa antolatu du Liburutegiak. Dorleta Kortazarrek gidatuko du ekintza eta haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea da helburua.
HH eta LHko guraso eta hezitzaileez gain, gaian interesa duen orori zuzenduko da egitasmoa. Lau orduko ikastaroan Dorleta Kortazarrek, haur eta gazteen literaturara gerturatze bat egingo du, liburuak aukeratzeko irizpideak emango ditu, ipuin tradizionalen botereaz arituko da eta irakurzaletasuna sustatzeko gomendioak eta proposamenak eskainiko ditu.
Ikastaroa bi orduko bi saiotan banatuko da, apirilaren 16 eta 30ean biak asteartea direlarik. Arratsaldeko 17:30etik 19:30ak arte, Liburutegian. Parte hartzeko izena eman beharko da apirilaren 10a baino lehen, 943 147 816 zenbakira deituz, liburutegia@zestoa.eus helbidera idatziz edo liburutegira gerturatuz.