Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskararen eguna dela eta, marrazki tailerra antolatu du Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 3rako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, euskararekin lotutako marrazkiak egingo dituzte txikienek kiroldegiko aterpean. Amaitutakoan, egindako lan guztiekin osatutako mural bat egingo dute. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko, zuzenean kiroldegiko aterpera jo beharko dute eta han, mahaietan sakabanatuko dira, segurgtasun neurriak betez.
Argazkia: 2018an kiroldegiko aterpean egindako kimikari tailerra.