Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, mendizaletasuna lantzen ari dira eskola kirolean, eta larunbatean, mendi irteera egingo dute eskola kirolean parte hartzen duten haur eta entrenatzaileek.
Goizeko 9:30ean irtengo dira herritik eta Iraetara abiatuko dira. Bertatik Ibañarrietako bidea hartuko dute, eta ondoren Arroagora joango dira. Handik herrira itzuliko dira. Hamar kilometroko ibilbidea egingo dute, eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.