Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

6 urtetik gorako haurrentzat yoga ikastaroa antolatu dute datorren ekainaren 12 eta 14rako Arroabean. Udalak eta Arroabeko eskolak antolatu dituzte saioak eta haurrek, jolasen bidez, arnasa eta kontzentrazioa lortzen ikasiko dute. Yameli Prieto azpeitiarrak zuzenduko ditu saioak eta eskolako gimnasioan izango dira arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Hilaren 11 baino lehen izena eman beharko da Arroabeko eskolaren atarian dagoen iragarkien taulan.