Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Haurrentzako mendi irteera antolatu du Agirok datorren iganderako. Zestoatik irtengo dira mendizaleak, eta Lasao, Erio Zahar, Kalbario eta Akoatik pasa ostean, berriro ere herrira itzulko dira. Goizeko 9:30ean irtengo dira Gurutzetik, eta ibilaldiak bi ordu eta erdiko iraupena izango du.