Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako haurreskolan matrikulatzeko epea irekita dago ostirala (urtarrilak 15) arte. Matrikulatzeko beharrezkoak diren paperak eskuragarri daude haurreskolan bertan. Zubimusu Behea kaleko 18. zenbakian dago kokatuta haurreskola.
Aurrez aipatutako epe horren barruan matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko lirateke. Haurreskolarekin kontaktatzeko deitu 943 897 150 zenbakira edo idatzi ekain.zestoa@haurreskolak.net helbidera.