Albisteak
Hausnarketa tailer irekia antolatu du Euskara Foroak astearterako
— 2023-01-11Euskararen erabilerak kezkatuta dauka herritar asko Euskara Foroaren arabera, “gero eta gutxiago entzuten da euskara, gero eta traketsago… baita haur eta gazteen artean ere”. Foroaren ustez, “herrian badaude gazteei zuzendutako ekintza eta jarduerak, ia-guztiak euskaraz dira gainera, baina badirudi ez direla nahikoak”. Horretaz pentsatzeko, eta “guztion artean ideia eta aukera berriak aurkitzeko gai izango garela sinetsita” hausnarketa tailerra antolatu du “Zer egin herriko haurrek eta gaztetxoek euskaraz gehiago eta hobeto hitz egiteko?” galderaren inguruan. Tailerra urtarrilaren 17an izango da, asteartean, arratsaldeko 17:00etan, Alonderoko aretoan. Tailerra irekia izango da eta foroak bertaratzera gonbidatu nahi ditu gaiarekin interesa edo kezka duten herritar guztiak. Tailerra euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena erabiliko da euskara ulertzen ez dutenentzat. Zaintza zerbitzua behar duenak eskaera egin beharko du 943 147 010 – 7 luzapena telefonora deituta
Egin zaitez bazkide