Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hastera doa 2019-2020 denboraldia Arroabeko Heiko Mateos txirrindulariarentzat. Viveros San Antongo txirrindulariak Kantabrian izango du ziklo kroseko lehen lasterketa.
Aurtengoa kadete mailako bigarren denboraldia izango da Heikorentzat, helburua, iaz ikastiakoa oinarri hartuta beste urrats bat aurrera egitea da, betiere lasterketetan gozatuz. Pasa diren bi hilabeteetan prestakuntza lanetan aritu da txirrindularia, bestetak beste, Jabi Ruiz de Larrinagaren kanpusean izan zen irailean. Prestakuntza honetan asko ikasi du eta prest aurkitzen da denboraldiko lehen dortsala janzteko Kantabrian.
Argazkia: Baleike