Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ixabel Agirresarobek helduentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Euskaltegian. Formazioz aktorea da Agirresarobe, Donostiako Antzerki Eskolan ikasitakoa. Haurrentzako kale antzerkian luze urte luzez ibilia. “Kutsidazu bidea, Ixabel” bezalako antzezlanetan ere hartu du parte. 1991 urteaz geroztik, ipuinak kontatzen ditu, gehienetan haurrei, baina, baita, helduei eta familiei ere.