Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ipuinaren Egunak egitarauaren barruan, helduentzako ipuin kontaketa egingo da, apirilaren 17an, kultur etxeko aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Dorleta Kortazar izango da ipuin kontalaria, eta 80 amandre izeneko lana kontatuko du.
Ipuinak garai desberdinetako emakumeen arteko loturari buruzko gogoeta egiten du, amandreak lekuko erabiliz. Jorge Oteizak iragana eta oraina lotzeko 80 amandre aipatzen zituen bitartean, egileak lau baino ez ditu behar izan. Amandre hauek ametsak, nahiak, lana eta tristurak dituzten emakumeen istorioak irudikatzen dituzte, zailtasunak zailtasun munduari irribarre egiten dioten amonak barne.