Albisteak

Hemen da Kobaz Koba Trail 2019

Datorren igandean jokatuko da Kobaz Koba Trail lasterketaren laugarren edizioa. Dortsal guztiak agortuta, guztira, 500 korrikalarik baino gehiagok hartuko dute parte. Zaldei ibilbideko korrikalariak plazatik irtengo dira goizeko 09:00etan eta gehienez lau ordu izango dituzte 26 kilometro dituen ibilbidea amaitzeko. Artzei lasterketa, aldiz, goizeko 10:00etan hasiko da toki beretik. Parte hartzaileek gehienez bi ordu eta 45 minutu izango dituzte 15 kilometroz osatutako lasterketa bukatzeko.

Txipadun dortsalak eta lasterkarien poltsak kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean bertan eta ibilbidearen arabera joan beharko dute dortsalen bila. Zaldei ibilbidekoek  goizeko 07:45etatik 08:45era jaso beharko dituzte eta Artzei ibilbidekoek, berriz, 08:45etatik 09:45era. Otsailaren 8an eta 9an ere jaso ahalko dira Zestoako Turismo Bulegoan, goizez, 09:30etatik 13:30era bitartean eta arratsaldez, 15:00etatik 17:30era.

Dutxak, Iraetan

Kiroldegiko berritze lanak direla eta, dutxak Iraetako futbol zelaian egingo dira. Korrikalariak hara joateko autobus bat antolatu dute eta Gurutzetik Iraetara joan-etorrian ibiliko da. 15 minututik behin irtengo da Gurutzetik.

Hemen duzue goiz osoko egitaraua:

  • 9:00tan Zaldei bidea (26km) lasterketaren hasiera10:00tan Artzei bidea (15km) lasterketaren hasiera
  • 10:00etatik aurrera: Trikitilariak eta festa giroa Laranjadi plazan. Probako babesle diren Euskolabel, Euskaber eta Naturalki-k beren produktuak eskainiko dituzte bertan.
  • 10:30ak aldera lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:00ak arte 550 korrikalariak pasako dira.
  • 13:00 Sari banaketa. Lehenik Artzei bidea (15km) eta ostean Zaldei bidea (26km).
  • 13:00ak aldera, denbora maximoak beteko dira eta azken korrikalarien iritsiera.

 

Ibilbideak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide