Albisteak

Hemen dira Lasaoko sanmartinak

Gaur, ostirala, hasiko dira Lasaoko sanmartinak. Goizeko 11:00etan emango diete hasiera festei mezarekin, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute auzoko adinekoek. Jaien hasiera ofiziala arratsaldeko 20:00etan izango da, izan ere, txupinazoa botako dute ordu horretan. Jarraian, andoni EgaƱa eta Oier Etxeberriarekin bertso afaria egingo dute elkartean eta Hitzeder eta Txibilter trikitilariek alaituko dute giroa.

Bihar jarraituko du festak aurrera. Eguerdiko 12:00etan haur eta gaztetxoek txupinazoa botako dute, eta 12:30ean, Iago Magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. 14:00etan bazkaria egingo dute eta bazkalondoren, arratsaldeko 16:00etan, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte frontoian. 17:00etan, berriz, txokolatada egingo dute.

Igandean, ohi bezala, Lasaoko nekazal produktuen eta abereen erakusketa egingo dute goizeko 11:00etan hasita. Idiakaitz txistulari taldeak eta buruhaundi eta erraldoiek alaituko dute giroa. Eguerdiko 13:00etan izango da festetako azken ikuskizuna: “Polka” dantza saioarekin bukatuko dituzte jaiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide