Albisteak

‘Herio’ abestiaren bideoklipa kaleratu du Rodeo laukoteak

Rodeo laukoteak ‘Herio’ abestiaren bideoklipa argitaratu berri du. Datorren astean kaleratuko duten EZHERRIAN izeneko EP berriaren aurrerapena da bideoklipa. Oier Arregi zestoarra arduratu da egiteaz.

Datorren astean aurkeztuko dute EP-a Azpeitiko Gaztetxean. Urtarrilaren 24an izango da hitzordua, iluntzeko 22:00ean hasita. Polybius eta Ezpalak taldeek ere eskainiko dute kontzertua.

Hemen duzue laukotearen lan berria:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide