Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 5ean, igandea, arratsaldeko 18:30ean Zestoako Kultur Etxeko aretoan izango da “Heriotzak Eduardo du izena” izeneko ikuskizuna. Formol Laborategiak eta MPK-k sortutako esperimentu honek soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen ditu, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatuz.
Proiektu honeta poemek bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua bezalako gai unibertsalak jorratzen dituzte. Dualitate horiek proposamen dramaturgiko baten parte bihurtu dira, ikus-entzulearengan bizipen sentsorial berezia eragiteko. Ikuskizunak paisaia edo pantaila baten gisara antolatuko du oholtza, bideojoko batean bezala, ikuslea parte-hartzaile bihurtuz.
Sarrerak Portalen eros daitezke aldez aurretik, edo egunean bertan leihatilan. Prezioa bazkideentzat 4 euro eta ez-bazkideentzat 5 euro da.
Ekitaldia Portale kultur elkarteak antolatu du, Zestoako Udalaren laguntzarekin.