Albisteak

Herri Azokako egitaraua borobiltzen ari da

Atzo, osteguna, Herri Azokako bigarren bilera zabala egin zen. Pixkanaka, eguna forma hartzen ari da. Herriko taldeak zehazten ari dira egunean zehar egingo dituzten ekintzak. Herri Azoka maiatzaren 21ean izango da eta 10:00etan irekiko da. Egun osoan zehar, 2. eskuko azoka, artisauen postuak eta herriko talde eta elkarteen postuak egongo dira. Haurrentzako tailerra egingo da goizean. Bai goizean eta bai arratsaldean batukada irtengo da, herritar talde bat entseguekin hasia da. Ekintza ezberdinen bitartez, herriko taldeak ze lanetan dabiltzan ikusi ahal izango da eta ideien txokoari esker, Zestoarako  proiektuak proposatu eta ideiei forma emateko aukera egongo da egun osoan. Arratsalde partera, festa giroa nagusituko da, musika, herrialde ezberdinetako janaria … Egitaraua borobiltzen doa baina oraindik lan asko dago egiteko, herritar guztiak daude gonbidatuta antolaketa lanetara. Hurrengo bilera, maiatzaren 5ean, 19:00etan Zestoako Kultur Etxean izango da.

Danbolin ere Herri Azokan

Herriko hainbat talderen moduan, Danbolinek ere Herri Azokan parte hartuko du. Dagoeneko Herri Azokarako spot bat lantzen ari gara. Horretaz gain, Danbolinen Kultur Etxeko bulegoa plazara lekualdatuko dugu egunean bertan. Horrekin batera, laster abiatuko dugun bazkide kanpainaren barruan, bazkide berriak lortzen saiatuko gara egun honetan. Urte hauetan argitaratu ditugun zenbait liburu herritarrei banatzeko asmoa ere badugu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide