HERRI BATZARRA

Zestoako EHbilduk datorren asteazkenerako, irailak 29, arratsaldeko 19,00etan, alonderoko aretoan herri batzar irekia deitu du.

Batzarrean hitz egin eta hausnartu nahi diren gaiak ondokoak izango dira:

1- Udan izandako gorabeherak (udako egitaraua, covid 19a, ez festak…)

2- Datozen urteetarako udal proiektuak

3- Elektriken iruzurraren aurkako ekimena

4- Antolaketa eta egitaraua

Bizi ditugun garai nahasi hauei herri bezala erantzun ahal izateko, eztabaida eta iritziak elkartrukatzea ezinbesteko ariketa denez, zatoz batzarrera!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide